viernes, 20 de mayo de 2011

pitagoras

Pitagoras Samoskoa, grezieraz Πυθαγόρας, (Samos, K. a. 580 inguru – Metaponto, K. a. 495 inguru) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, Rosae Crucis mugimenduan kasu. gaztelaniaz, pitagorín izenez deitu ohi zaie oso azkarrak diren mutikoei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario